Contadorren Garaipena Azkena??
2008 Apirila 9 @ 6:14 (Berri Interesgarriak)
Astelehenean hasi zen Euskal Herriko itzulia eta a ze etapa, Contador dena ematera datorrela erakutsi zuen herenegun. Hala ere, faboritoen artean badira Cadel Evans, Davide Rebellin edo beste izen garrantzitsu batzuk ere. Euskaldunen artean ezagunenak Igor Anton, Mikel Astarloza eta David Herrero dira eta Itzulia hasi aurretik adierazi zuen bezala lehengo urteko irabazlea, hau da, Juan Jose Cobo ez da etorri.
Lehen etapa Legazpin hasi eta bukatzen zen eta 6km falta zirela deskargako igoeran Ezequiel Mosquerak aurre hartu zien beste guztiei, baina Alberto Contadorrek ihes egin, Mosquera harrapatu eta etapa irabazi zuen. Etapa bukatu ondoren adierazi zuen bezala, badirudi Tourra korritzen ez diotela utziko eta nahiago duela zihur korrituko dituen itzulietan pentsatu.
Beraz, garbi dago, irabaztera datorrela eta etapa guztietan saiatuko dela.
Deal or No Deal
Age of War