Kirchen Garaile…Baina Berekoi…

1084057w1.jpg1084057w.jpg1084057w.jpg1084057w.jpg1084057w1.jpg

Gaurkoan ere Kim Kirchen izan dugu garaile sprintean baina oso berekoi azaldu da sprintean, orain esango dizuet zergatik.

Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapak normala den bezala, egungo iheslariekin hasi da eta horien artean sartu da Euskaltel-Euskadiko Amets Txurruka gaztea.

17km falta zirela, gain bat igo behar izan dute eta han, iheslarien errenta igo egin da. Gainera, tropeleko inork ihesa probatu ez duenez lasai baina bizkor ibili dira 4 iheslariak.

3km falta zirela 12 segunduko aldearekin zeuden iheslariak baina errenta hori asko jaitsi da azken km-etan.

Sprintera 10 metroko aldearekin gutxi gora-behera iritsi dira iheslariak eta bigarren aldiz Morris Possoni High-Road-eko txirrindularia iheslarien artean zegoenez berak bultzatu du sprinta.

Atzeko tropelean berriz ez zuen inork nahi sprinta jaurti eta beraz ikusten zuten ez zietela harrapatuko, hori David Herrerok pentsatu du eta beraz bera hasi da lehen sprintatzen eta normala den bezala, Kim Kirchenek gurpila hartu eta aurre hartu dio.

Lehen esan dizuedan bezala oso berekoia izan da Kim Kirchen, zeren eta berak jada lortu du garaipena aurtengo itzulian, eta hala ere, Morris Possoni bere taldekidea aurreratu du azken metroetan.

Lasterketa bukatu ondoren hitz hauek esan ditu: “ezin izan dut frenatu abiadura handian nindoan eta…” Baina denek dakigu frenoa sakatzen beraz, oso burugogor azaldu da gaur Kim Kirchen.

Etapa honetan azkenean Amets Txurruka 8. izan da.

Sailkapen nagusiaren aurrealdean ez da aldaketarik, aurrean zihoazenak denbora berdinean sartu bait dira.  

Kirchen Sprint batean??

Euskal Herriko itzuliak aurrera jarraitzen du eta Alberto Contador aurreneko postuan dago oraindik sailkapen nagusian.

Baina badira talde batzuk sailkapen nagusia ez zaiela hain beste axola, talde hauek etapako garaipenaren bila dabiltz eta erakusten dutenez egunero ari dira saiatzen etapa bat irabazteko asmoz.

Atzo, asteartea, etapa motza zen, sprinterrentzat dudarik gabe. Han azaltzen ziren Bettini, Ricco, Duque eta horrelakoak. Baina 6km falta zirela Luis Leon Sanchez-ek jo zuen atakea, nor azalduko atzetik eta Contador berak harrapatu zuen, ondo moldatzen ari ziren errreleboetan baina tropelak martxa handia zeraman, beraz, 2km falta zirela harrrapatu zituzten.

Sprinterretako taldeak prest zeuden haien sprinterrei ondo kokatzeko baina handik azaldu zen Kim Kirchen, Paolo Bettini handiari etapa irabazteko.

peloton_etapa_tour.jpg