3. Etapak Izena Du: David Herrero!!

Bilatzen ari zen garaipena lortu du gaur Karpin Galicia taldeak Euskal Herriko itzulian. David Herrero Euskaldun gazteak lortu du hori.

Etapa hau zen itzuliko luzeena eta sprinterrentzako aproposena, gaurkoan beti bezala asko izan dira tropeletik ihes egiten saiatu diren txirrindulariak baina azkenik Possoni italiarra izan da hori burutu duena.

Garbi zegoen gizon bakar batek ezingo zuela bakarrik askotso egin baina berak azken 10km falta zireneraino aduki du minutu bateko alde hori.

Esan dugun bezala gaur sprinterrentzako eguna zen eta ez da bestelakorik izan, 1km falta zirela, Xavier Florencio Cataluñarrak alde egiten saiatu da eta Luis Leon Sanchez bere atzetik joan denez, ematen zuen bien arteko leia izan behar zela baina azkenean han agertu da David Herrero etapa irabazteko.

10 lehenengoetan ere izen handiak sartu dira: Luis Leon, Bettini, Duque, Rebellin, Florencio, Albasini

Sailkapen nagusian 1.go postuan jarraitzen du Alberto Contadorrek eta ematen du ez duela parekorik.

images1.jpg