Jose Angel “Cuco” Ziganda
2008 Otsaila 13 @ 9:37 (Futbolariak)
Jose Angel Ziganda Lakuntza, (Cuco Ziganda) Larraintzarren jaio zen 1966ko urriaren 1ean. Osasunako promesekin bere maila erakutsi ostean, 1988an egin zuen lehen taldearekin debuta. Ondoren, 1991an Bilboko Athletic-era joan zen jokatzera. Eta 1998an, Osasunara bueltatu zen, 2001ean bere betiko taldean erretiratzeko.
“Cuco” Ziganda, aurrelari langilea zen, gola sartzeko sen handia zeukan. Izan ere, lehen mailan, Osasunan et Athletic-en aritu zenean, 124 gol egin zituen. Azken urteetan, futbol entrenatzaile bihurtu da. Espainiako lehen mailako Osasuna izanik bere lehen taldea entrenatzen (2oo5 -……..)
Deal or No Deal
Age of War