Kirchen Sprint batean??

Euskal Herriko itzuliak aurrera jarraitzen du eta Alberto Contador aurreneko postuan dago oraindik sailkapen nagusian.

Baina badira talde batzuk sailkapen nagusia ez zaiela hain beste axola, talde hauek etapako garaipenaren bila dabiltz eta erakusten dutenez egunero ari dira saiatzen etapa bat irabazteko asmoz.

Atzo, asteartea, etapa motza zen, sprinterrentzat dudarik gabe. Han azaltzen ziren Bettini, Ricco, Duque eta horrelakoak. Baina 6km falta zirela Luis Leon Sanchez-ek jo zuen atakea, nor azalduko atzetik eta Contador berak harrapatu zuen, ondo moldatzen ari ziren errreleboetan baina tropelak martxa handia zeraman, beraz, 2km falta zirela harrrapatu zituzten.

Sprinterretako taldeak prest zeuden haien sprinterrei ondo kokatzeko baina handik azaldu zen Kim Kirchen, Paolo Bettini handiari etapa irabazteko.

peloton_etapa_tour.jpg