2008 Martxoa 12 @ 11:15
(Txirrindulariak)
Michael Rasmussen, Danimarkako hiri batean jaio zen, 1974ko ekainaren 1ean. Txirrindulari Profesionala izatera heldu baino lehen, Mountain Bike-ean aritzen zen, handik datorkio bere igotzaile grina.
2002an debutatu zuen CSC-Tiscali (orain TEAM CSC dena) taldean, eta han bere maila erakutsiz gero, 2003an Rabobank taldera joan zen.
Frantziako Tour-ean zeresana eman du beti, (2005-2006 urteetan Mendiko Maillota) eta 2007an ez zen gutxiago izan. Maillot Horia eraman zuen Tour osoan eta 4 etapa falta zirela, Rabobank taldeak Tourretik kanpo uztea erabaki zuen Doping susmoengatik. Honen arrazoia preparazioetan izan zen. Michaelek esan zuen Mexikon egon zela entrenatzen, baina Italian egon zen, eta horren ondorioz, dopinaren kontrako 2 kontrol saihestu zituen.
Hemen duzue txirrindulari bikain honen argazki bat:

2 Comments
2008 Otsaila 13 @ 7:17
(Txirrindulariak)
Alberto Contador Velasco Pinton (Madril) jaio zen 1982ko abenduaren 6an. Txirrindulari espainiar honek, 2007ko Frantziako Tourra irabazi zuen 24 urterekin.
1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 19 urterekin egin zuen debuta profesional mailan, Once Eroski taldearekin, urte batzuk Ordizian pasa zituelarik Oianguko ostatatuan.
Bere bizitzako momenturik gogorrenak dudarik gabe, 2004ean bizi izan zituen, Asturiasko itzulian parte hartzen ari zela, burmuinean kabernoma bat jasan zuen.
Nahiz eta 2006ean Liberty Seguros taldearekin, “Operacion Puertoko” auzietara joan, hurrengo urtean, Discovery Channel taldearekin, Frantziako Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Baita irabazi ere.
Bere berezitasun onena, mendateak igotzea da, hau da, eskalatzailea da. Nahiz eta erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia izan.

Comments