Parekorik Gabe
2008 Apirila 13 @ 9:04 (Berri Interesgarriak)
Bukatu da jada Euskal Herriko Itzulia eta azken etapan nagusitu da berriz ere Alberto Contador espainiarra, 2. Cadel Evans izan zen eta 3. Thomas Dekker.
Dakizuen bezala, azken etapa erlojupekoaren kontrako proba zen eta proba bat zena Contadorren indarren erakustaldi bihurtu da, izerdirik bota gabe gainditu ditu Cadel Evansek lehenik egindako denborak eta beraz itzuliaren garaile bihurtu da txirrindulari madrildar gaztea.
Gainera, Tony Rominger, Jose Antonio Gonzalez Linares eta Sean Kelly txirrindulari bikainekin batera, bera da, itzuli hasieratik-bukaeraraino maillot horia babestu duen bakarra.
Eta esan duenez bere hurrengo erakustaldia, Dauphine Liberen emango du ahal duen guztia emanez.

Deal or No Deal
Age of War