2008 Apirila 13 @ 9:15
(Orokorra)
Badakizue nire bloga biografien entziklopedia baten antzekoa dela, baina hainbeste gustatu zait txirrindularitzari buruzko gauzak idaztea…
Hemendik aurrera txirrindularitzari buruzko berriak idatziko ditut. Espero dut, nirekin honi buruz zerbait gehiago ikastea.
Muxu handi bat denoi eta BIHAR ARTE!!

Comments
2008 Apirila 13 @ 9:04
(Berri Interesgarriak)
Bukatu da jada Euskal Herriko Itzulia eta azken etapan nagusitu da berriz ere Alberto Contador espainiarra, 2. Cadel Evans izan zen eta 3. Thomas Dekker.
Dakizuen bezala, azken etapa erlojupekoaren kontrako proba zen eta proba bat zena Contadorren indarren erakustaldi bihurtu da, izerdirik bota gabe gainditu ditu Cadel Evansek lehenik egindako denborak eta beraz itzuliaren garaile bihurtu da txirrindulari madrildar gaztea.
Gainera, Tony Rominger, Jose Antonio Gonzalez Linares eta Sean Kelly txirrindulari bikainekin batera, bera da, itzuli hasieratik-bukaeraraino maillot horia babestu duen bakarra.
Eta esan duenez bere hurrengo erakustaldia, Dauphine Liberen emango du ahal duen guztia emanez.

Comments