Jarraitzerik bai??

3179533626.jpg

Gaurkoa izan da dudarik gabe, Euskal Herriko Itzuliko etaparik gogorrena eta erabakigarriena. Asteko, gain gogorrak igo behar izan dituzte eta Aia-ra iritsi direnerako justu justu zebiltzan        %28-ko maldetan gora.

Gaurkoan ez dira ihesaldirik behar izan, tropel handia, pixkanaka-pixkanaka gutxitzen joan bait da gain gogorretan. Aiako igoerara ia faborito guztiak iritsi dira eta bertan “izen garrantzitsuek” probatu dute ihesaldia, esate baterako   Igor AntonFrank Schleck… Baina tropela “K.O”utzi duena Joaquin Rodriguez izan da eta honen atzetik Alberto Contador.

Aiako tontorreraino Contador, Rodriguez, Schleck eta Evans iritsi dira lehenengo baina jaitsieran harrapatu egin dituzte.

Azken 3km-etan Astarlozak, Riccok eta Schleck-ek saiakerak egin dituzte alde egiteko baina azkenean sprint-era iritsi dira guztiak.

David Herrerok bultzatu du sprinta eta irabazteko zorian zegoela, azken bihurgunean erori eta min handia hartu du euskal txirrindulari gazteak. Horregatik galdetzen dut: -Azken etapa korrituko al du??

Azkenean, Damiano Cunegok irabazi du eta Alberto Contadorrek denbora berdinean bukatu duenez bera doa lider sailkapen nagusian.

Bihar bukatuko da Euskal herriko itzulia, erlojuaren kontrako proba izango da eta irabazteko hautagai nagusia Contador         da, beraz, nik uste dut berak irabaziko duela aurtengo itzulia.