Eta Hemendik Aurrera…

Kaixo denoi!! Hemendik aurrera biografietaz gain,  gure artean gertatzen diren berri interesgarriak ere publikatuko ditudala jakinarazten dizuet.

Baina lasai, nire super biografien entziklopedia ez duzue faltan botako.  JEJE!!

images.jpg

Beno ba berri hau esanda, espero dut nire bloga gehiagotan  bisitatzea. Agur bero bat!!

Aritz Aramburu

Aritz Aramburu Azpiazu, Zarautz-en jaio zen 1985k0 abuztuaren 30ean eta txikitatik amets bat bezala eduki du surflari profesionala izateak, baina hori 2005.urtean lortu zuen.

2007an, Zarautzen jokatu zen WQS zirkuituko Zarauzko Pro Surf txapelketa irabazi zuen eta geroztik izen ezaguna da gure artean. Beranduago, urte bereko azaroan, Frantzian, Europako txapeldun izendatu zuten eta Hawaien ospatutako sei izarretako probako finalerdietara iritsi ostean, munduko 45 surflari onenetan sartzea lortu du, beraz urte hauetan, ASP Worl Tour zirkuitoan parte hartuko du.

Bere garaipen garrantzitsuenen artean, batipat, Euskadi Irratia, Zarautz Pro surf eta Europako txapelketa aipatu beharko genituzke beraz.

Garbi dago surflari gazte honek karrera handi bat duela aurretik.

Lasai hau ez da Aritz Aramburu, baina espero dugu laister horrelako olatuetan surfeatzen ikustea. SEGI HORRELA!!

 

andy_irons_waimebay.jpg