2008 Martxoa 16 @ 4:01
(Futbolariak)
Edison Arantes Do Nascimento, (Pele ezizenez) Brasilen jaio zen 1940ko urriaren 23an. Kirolari hau izan da golen inguruan record gehien eskuratu dituen futbolaria. Bere karrera osoan 1284 gol sartu zituen eta partida bakar batean 8. Eta harrigarriena hauxe da, denboraldi bakar batean, 1959koan esate baterako, txapelketa guztietako golak gehituz 127 gol lortu zituen, inoizko altuena.
Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta 95 gol lortu, inorrek lortu ez duena. Esan genezake bizitza guztia
Santos FC taldean jokatu duela, baina honen azken 2 urteak
New York Cosmos taldean eman zituen. 1977. urtean erretiratu zen.
Gainera, “Mendeko atleta” ren saria jaso zuen 1981ean, L´Equipe kirol-egunkari frantziarrak emanda.

2 Comments
2008 Martxoa 12 @ 11:15
(Txirrindulariak)
Michael Rasmussen, Danimarkako hiri batean jaio zen, 1974ko ekainaren 1ean. Txirrindulari Profesionala izatera heldu baino lehen, Mountain Bike-ean aritzen zen, handik datorkio bere igotzaile grina.
2002an debutatu zuen CSC-Tiscali (orain TEAM CSC dena) taldean, eta han bere maila erakutsiz gero, 2003an Rabobank taldera joan zen.
Frantziako Tour-ean zeresana eman du beti, (2005-2006 urteetan Mendiko Maillota) eta 2007an ez zen gutxiago izan. Maillot Horia eraman zuen Tour osoan eta 4 etapa falta zirela, Rabobank taldeak Tourretik kanpo uztea erabaki zuen Doping susmoengatik. Honen arrazoia preparazioetan izan zen. Michaelek esan zuen Mexikon egon zela entrenatzen, baina Italian egon zen, eta horren ondorioz, dopinaren kontrako 2 kontrol saihestu zituen.
Hemen duzue txirrindulari bikain honen argazki bat:

2 Comments
2008 Martxoa 5 @ 7:20
(Tenis jokalariak)
Feliciano Lopez, tenis jokalari profesionala da. Azken urte hauetan, Winbledon txapelketan zer esan handia sortu duena. Tenis jokalari hau, ezkertia da eta jokalari gutxik egiten bait dute ere, errebesa ematerakoan, esku bakarrez ematen dio pelotari.
Profesional mailara igo (1997) eta lehen 2 urteetan, ez zuen gauza handirik egin, baina ondoren, 2002. urtean Winbledon txapelketako final laurdenetara iristea lortu zuen.
Felicianori, belarrean jokatzea gustatzen zaio, eta maila ikaragarria ematen du binakako partidetan. Profesional honek 187 cm neurtzen ditu eta 85 kg pisatu, beraz nahiko altua da.
Hemen duzue Feliciano Lopez-en argazkietako bat.

3 Comments