Alberto Contador


Alberto Contador Velasco Pinton (Madril) jaio zen 1982ko abenduaren 6an. Txirrindulari espainiar honek, 2007ko Frantziako Tourra irabazi zuen 24 urterekin.

1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 19 urterekin egin zuen debuta profesional mailan, Once Eroski taldearekin, urte batzuk Ordizian pasa zituelarik Oianguko ostatatuan.

Bere bizitzako momenturik gogorrenak dudarik gabe, 2004ean bizi izan zituen, Asturiasko itzulian parte hartzen ari zela, burmuinean kabernoma bat jasan zuen.

Nahiz eta 2006ean Liberty Seguros taldearekin, “Operacion Puertoko” auzietara joan, hurrengo urtean, Discovery Channel taldearekin, Frantziako Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Baita irabazi ere.

Bere berezitasun onena, mendateak igotzea da, hau da, eskalatzailea da. Nahiz eta erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia izan.

contador_wideweb__470x3580.jpg

Iruzkin bat idatzi