Larry Bird

Larry Joe Bird, Indianan (AEB) jaio zen 1956ko abenduaren 7an. Saskibaloi jokalari miresgarri honen familiak, arazo ekonomiko oso larriak jasan behar izan zituen. 1980ko Draft-ean, Boston Celtics taldeak 1. postuan aukeratu zuen eta beraz, hara joan zen.

Bird eta Johnson iristeak gaztetu zuen NBA, arazo larrian bait zegoen. Unibertsitate garaitik zetorren elkarren lehia, eta profesionalen txampan, lehia handitu egin zen. Lehenik, Johnson-ek irabazi zuen “Eraztuna”, ondoren Bird-ek eta 3.ean finala jokatu ondoren, Magic Johnsonen taldeak lortu zuen.

Larry Bird-ek, 2,06m neurtzen zituen, hegaleko postuan jokatzen zuen eta bere espezialitatea 3 puntuko saskiratzeak sartzea zen.

images.jpg

Jose Angel “Cuco” Ziganda

Jose Angel Ziganda Lakuntza, (Cuco Ziganda) Larraintzarren jaio zen 1966ko urriaren 1ean. Osasunako promesekin bere maila erakutsi ostean, 1988an egin zuen lehen taldearekin debuta. Ondoren, 1991an Bilboko Athletic-era joan zen jokatzera. Eta 1998an, Osasunara bueltatu zen, 2001ean bere betiko taldean erretiratzeko.

“Cuco” Ziganda, aurrelari langilea zen, gola sartzeko sen handia zeukan. Izan ere, lehen mailan, Osasunan et Athletic-en aritu zenean, 124 gol egin zituen. Azken urteetan, futbol entrenatzaile bihurtu da. Espainiako lehen mailako Osasuna izanik bere lehen taldea entrenatzen (2oo5 -……..)

images21.jpg

Alberto Contador


Alberto Contador Velasco Pinton (Madril) jaio zen 1982ko abenduaren 6an. Txirrindulari espainiar honek, 2007ko Frantziako Tourra irabazi zuen 24 urterekin.

1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 19 urterekin egin zuen debuta profesional mailan, Once Eroski taldearekin, urte batzuk Ordizian pasa zituelarik Oianguko ostatatuan.

Bere bizitzako momenturik gogorrenak dudarik gabe, 2004ean bizi izan zituen, Asturiasko itzulian parte hartzen ari zela, burmuinean kabernoma bat jasan zuen.

Nahiz eta 2006ean Liberty Seguros taldearekin, “Operacion Puertoko” auzietara joan, hurrengo urtean, Discovery Channel taldearekin, Frantziako Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Baita irabazi ere.

Bere berezitasun onena, mendateak igotzea da, hau da, eskalatzailea da. Nahiz eta erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia izan.

contador_wideweb__470x3580.jpg